XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena irakurri beharrik ez

Egunkari batean albiste ugari agertzen dira.

Baina albiste garrantzitsuena zein da?

Albistearen garrantzia ez du irakurleak erabakitzen.

Ez du zerikusirik irakurleen gustoekin.

Albisteen garrantzia kanpoko adierazgarri batzuen bidez neurtzen da:

- Egunkarian lehenengo planoan agertzen da.

- Titular handiagoak izaten ditu.

- Albisteari buruzko argazkia eramaten du.

Hurrengo orrialdea egunkari baten lehen planoa duzu.

Aztertu eta esan:

- Zein egunkaritakoa da?

- Zein egunetakoa?

- Zenbat albiste agertzen dira plana horretan?

- Albiste bakoitzaren atzeko zenbakitxoak zer adierazten ote du?

- Zein da albisterik garrantzitsuena?

- Nola dakizu?

- Testu osoa irakurri gabe, hitz gutxitan, esango al zenuke zer dioen albiste horrek?

- Albiste garrantzitsuenari buruz zerbait gehiago jakin nahiko bazenu, non aurkituko zenuke?

Hilabete honetako albisterik garrantzitsuenak jasoko ditugu.

Horretarako, hormirudi bat egingo dugu, egunero-egunero bildutako albisteekin.

Hilabete osoan, egunero, taldeka hiruzpalau egunkari ekarriko dituzue eta albisterik garrantzitsuena aukeratuko duzue.

Agerpena egitean, albiste garrantzitsu bat baino gehiago agertuko balira, denon artean adostasunez bat aukeratu eta hormirudian dagokion egunean titularra idatzi.

Hormirudiaren eredua 26. orrialdean duzue.

Kartulina handi batean kopiatu eta Prentsaren txokoko horman itsatsi.